Harreman elkarteak lau saski zozketatuko ditu Zarzuelako ikuskizunetan

Amaia Aranegi 2019ko aza. 20a, 10:49

Harreman elkarteak eta Izaskun Murgia Elkarte Lirikoak aurten ere, herri pobretuek bizitza duina lortzeko aukerak sortzea helburu duen zozketa solidarioa antolatu dute.

Aurten lau saski zozketatuko dira. EreinDaJanek bere dendako tokiko produktu ekologikoekin lagundu du, bi saskirekin. Eta beste bietan bidezko merkataritzako produktuekin kolaboratu du Harreman-Dendak.

Zozketa Izaskun Murgia Elkarte lirikoak Amaia Antzokian azaroaren 23, 24, 29 eta 30ean antzeztuko duen El duo de la africana obraren lau emanaldietan egingo da.

Errifa bakoitzaren kostua euro batekoa izango da eta bildutako dirua, Mumbaiko (India) "Ankur" neskatoen umezurztegiaren proiektura eta Mundukide Mozambiken egiten ari den programara bideratuko da.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak