'Emakumeen aurkako biolentziak ez du adinik' hitzaldia martitzenean

Amaia Aranegi 2019ko aza. 18a, 16:26

Emakundek eta Oneka plataformak antolatutako hitzaldia bihar, azaroaren 19an, izango da Kulturaten.

Oneka plataforma, Euskal Herriko emakume pentsiodunen elkartea, duela bi urte sortu zen eta orduz geroztik hainbat ekintza antolatu ditu, helburu bakarrarekin: emakume helduen eta pentsiodunen arazoak ezagutzera ematea. Guztira, 300 emakume inguru daude plataforman eta esparru desberdinetatik iritsi dira: sindikatuak, boluntarioak... baina feminismoak eta pertsona helduen arazoak aldarrikatzeko nahiak batzen dituzte. 65 urtetik gorako emakumeek pairatzen dituzten arazoei aurre egiteko plataforma da Oneka: emakumeen eta gizonen soldaten eta pentsioen arteko arrakala, bakardadea, prekarietatea, biolentzia, zaintzak, autonomia... Arazo horiek guztiak gizartean "ikusezinak" direla salatzen dute.

Azaroaren 25ean Indarkeria Matxistaren Kontrako Nazioarteko Eguna dela eta, hitzaldia antolatu dute Euskal Herriko hainbat herritan. Arrasaten bihar, azaroaren 19an izango da, 18:30ean, Kulturaten; dinamikoa izango da eta bertara gerturatzen diren guztiek arazo larri honen inguruan hausnartzeko aukera izango dute. Hitzaldia Farapi antropologia aplikatuko enpresako bi kidek emango dute: Nerea Eliasek eta Leire Kortajarenak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak