Gaurko saioa Iker Iriartek aurkeztu du eta epaimahaia honako hauek osatu dute: Aitor Gereñu, Eneritz Azkue, Leire Beloki, Mikel Lersundi eta Mikel Urteaga Azkue. Idazkari lanetan, berriz, Joxemari Altuna eta Silvia Etxaniz aritu dira.
Saioko puntuazioa
Hauek izan dira Arrasateko saioan parte hartu duten bertsolariek lortutako puntuazioa: Agin Laburuk, 501 puntu; Nerea Elustondok, 467; Iñaki Apalategik, 459; Unai Mendizabalek, 452; Unai Gaztelumendik, 447 eta Eñaut Martikorenak, 434.
Hurrengo finalaurrekoa
Hurrengo finalaurrekoa datorren domekan jokatuko da, azaroaren 24ean, Oiartzunen eta honako bertsolari hauek arituko dira: Alaia Martin, Amaia Iturriotz, Ane Labaka, Asier Azpiroz, Beñat Gaztelumendi eta Iñigo Mantzizidor.