Sendo jarraitzen du Kanpanzar ARTk

Eneko Azurmendi 2019ko aza. 17a, 17:22

Sei partidu jokatu eta seiak irabazi dituzte Julen Barrutiak zuzentzen duen taldeak. Asteburu honetakoa ez da izan "partidurik onena", baina garaipena Mojategin geratu da azkenean Iruñearen aurkakoan (17-7). Sailkapeneko lehen postuan sendo diraute arrasatearrek.

"Lehenengo zatia txarra izan da, ez dugu lortu orain arte egin dugun jokoa egiterik, eta erabaki txarrak hartu ditugu –atsedenaldian 0-0–. Eguraldiak ere ez du lagundu. Hala ere, bigarrenean zertxobait hobetu dugu eta hiru entsegu lortu. Ez da denboraldiko partidurik onena izan, baina garaipena lortu dugu", azaldu du entrenatzaileak.

Euskadiko lehen mailara itzultzea gura dute arrasatearrek, eta orain arte ondo erakutsi dute hori zelaian. Partidu guztiak irabazita, lau norgehiagoka geratzen zaizkie lehen itzulia bukatzeko. "Gure lana egiten jarraituko dugu helburua lortzeko", bukatu du Barrutiak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak