Euriari eta hotzari aurre egiteko, babarrun beroak

Eneko Azurmendi 2019ko aza. 16a, 13:35

Eguraldi petrala izan du I. Babarrun Egunak. Halere, herritar ugari gerturatu dira Baserritarren Azokara. "Pozik egoteko moduan gaude", azaldu du Nerea Lazpiurrek, Arrasateko Udaleko toki, garapen eta ingurumen saileko teknikariak.

Lehenik, 11:30ean, haurrendako tailerra egin dute, "neska-mutikoei erakusteko azokan zer saltzen den, sasoiko produktuek ze garrantzia daukaten, eta garai honetan ortuan zein produktu dauden". Horrez gain, beste hainbat produktu ere erakutsi dizkiete. "Lehenengo alde teorikoa egin dute eta ostean azokako ekoizle ezberdinekin egon dira harremanetan, galdera ezberdinak eginez". 

Lanbide Has-tapeneko Sukaldaritza modulu-ko ikasleek prestatu dituzte Arrasateko hiru baserritako babak: Elkoro, Enusketa eta Askasibar. "Bakoitzari lau kilo hartu dizkiogu, bati zuria, beste bati gorria eta azkenari beltza".

Eguraldia kontuan izanik, herritar dezente hurbildu da Seber Altube plazara eta "oso positiboki" baloratzen dute hori. "Gainera, baba ondo saldu da eta jendeak interes handia erakutsi du. Beraz, pozik egoteko moduan gaude". 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak