"Aurreko berdinak izan dira, eta maiatzean bezala, makina txanpon-jalearen bila joan dira. Kutxa automatikoa ere zabaldu dute, baina txanponak bakarrik zituenez, lurrean botata utzi dute. Aspalditik ez ditugu billeteak bertan gordetzen" azaldu du okindegiko arduradun batek. Zenbat diru eraman duten galdetuta, zera erantzun du: "Oraindik ez dakigu zenbat diru eraman duten makinatik".

Bertan lapurtu duten hirugarren aldia izan da. Lehena duela hiruzpalau urte izan zen, eta azkena, aldiz, maiatzean. Deigarria da ertzainen eta udaltzainen egoitzetatik nahiko hurbil dagoen lokala izanik, hiru aldiz lapurtu izana.