Adindunen bakardade egoerak identifikatu nahi ditu Udalak

Xabi Gorostidi 2019ko aza. 15a, 11:20

Arrasatearren %24,4k 65 urtetik gora dituztela ikusita, bakarrik eta babesgabe sentitzen diren horiek identifikatzeko programa bat jarriko du martxan Udalak. Begirada aktiboak izena jarri diote, eta boluntariotzan oinarritutako ekimena izango da.

Horretarako, Udalak herriko erretiratuen, pentsiodunen edota pertsona helduen elkarteekin, erakundeekin, taldeekin zein plataformekin lankidetzan aritzea du helburu, guztien artean bakardade egoerak ahalik eta azkarren identifikatzeko, horien berri gizarte zerbitzuetan emateko eta, azkenik, beharrezkoa den kasuetan egoera horiei aurre egiteko dauden errekurtsoak beharra duten horien eskura jartzeko. Etxez etxeko laguntza zerbitzua ematen duen Grupo SSI kooperatibarekin batera garatuko dute ekimena.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak