Aitor Fernandezek Levanten jarraituko du 2023ra arte

Mireia Bikuña 2019ko aza. 14a, 16:04
Aitor Ferndandez, Levanteko atezaina.

Arrasateko atezainak urtebete gehiago luzatu du 2018an sinatutako kontratua. Numanciatik Levantera joan zenean lau urterako kontratua sinatu zuen, 2022ra arte. Oraingo honekin, 2023ra arte egongo da Levanten.

Levantera heldu zenetik 33 aldiz izan da titularra Aitor Fernandez (Arrasate, 28 urte). Lehen Mailako debuta 2019ko otsailaren 2an egin zuen, Ciutat de Valencia futbol zelaian Getaferen kontrako partiduan. Husnako berdinketarekin bukatu zen lehia. 2018-2019 denboraldia kopa txapelketako lau kanporaketa jokatu zituen, eta atezain titularra izan zen txapelketa hartan. 

Aldiz, 2019-2020 denboraldian, Fernandezek titular jokatu du orain arteko hamahiru partiduak. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak