Gesalibarko parkerako jolasak, aukeratuta

Xabi Gorostidi 2019ko azaroaren 14a

'Goazen soka parkera!' izeneko diseinua izan da boto gehien jaso dituena. (Argazkia: Arrasateko Udala)

Urrian jarri zen martxan gune horretako parkea aukeratzeko parte hartze prozesua, eta asteon jakinarazi ditu Udalak horren emaitzak. Irudiko diseinua izan da irabazlea, 69 botorekin. Guztira 133 lagunek eman dute botoa eta horien erdiak baino gehiagok egin du irudiko diseinuaren alde, %51,8ak, hain justu.

Azaroan zehar, esleipen publikoa deituko du Udalak parke berriaren hornitze eta instalazioa adjudikatzeko. Lanek 32.000€ko aurrekontua izango dute eta datorren urteko otsailerako edo martxorako amaituta izatea aurreikusten du Udalak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak