Jarduera hau Euskal Herriko hamaika herritan aldi berean egingo da, emakumeek gidatutako ekintzailetzari ikusgarritasuna emateko helburuarekin. Arrasaten goizeko hamaiketan Gelmako Ogiberri kafetegian egingo da, eta negozioaren buru diren emakumeek beren beharrak erdigunean jartzeko eta hamaika gai ezberdini buruz mintzatzeko aukera izango dute. Talde txikia izango da eta izen ematea elkartearen sare sozialen bidez egin daiteke.