Los Clayton taldearen zuzeneko indartsua Arrasateko gaztetxean

Jokin Bereziartua Lizarazu 2019ko azaroaren 10a

Rock doinuak izan ziren protagonista atzo Arrasateko gaztetxean. Arrasate eta Aramaioko Los Clayton taldea eta 1994an Donostian sortutako Discipulos De Dionisos igo ziren taula gainera eta ondoren, dantzatzeko aukera izan zen DJ Ikimuri-ri –Iker Murillo arrasatearra– esker. Los Clayton taldeak zuzeneko indartsua eskaini zuten eta Discipulos de Dionisos talde beteranoaren porno-punkak ez zuen hutsik egin; donostiarrek lau urte zeramatzaten Arrasaten jo gabe. Jarraian, Los Clayton taldearen argazki batzuk.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak