Goiza hitzaldi batekin hasi dute; edo hobe esanda, XXI. mendeko gizartean adinekoak ahalduntzeari buruzko gogoetarako gonbidapen batekin. Ondoren, errealitate birtualaz gozatzeko aukera izan dute ume, gazte zein helduek; HTC Vive izeneko betaurrekoen bidez esperimentatzeko aukera izan dute. Aldi berean, hall nagusian, 3D inprimaketa zertan datzan ezagutzeko aukera izan da eta baita giza itxurako Pepper izeneko robota gertutik ezagutzeko ere.
Amaieran, parkera bisita gidatuak egin dituzte; hiru egin behar zituzten baina laugarren bat antolatu dute bertaratu den jende kopuruagatik. Helburu beteta joan dira antolatzaileak: "Familian gozatzeko plana izatea nahi genuen, horretarako jarri dituzte adin ezberdinei begirako tailerrak eta jarduerak. Eta helburua bete dugu".