Ugandako doinuek kolore afrikarra eman diote Amaia antzokiari

Josu Bilbao Atxutegi 2019ko azaroaren 9a

Mundukideren 20. urteurrena ospatzeko kontzertu solidarioa egin zuten atzo Arrasaten, eta Amaia antzokia lepo bete zen Aba Taano talde ugandarren emanaldia jarraitzeko.

Gospela jorratzen duen Aba Taano talde ugandarrak emanaldi polita eskaini zuen atzo Arrasaten, Mundukide gobernuz kanpoko erakundearen 20. urteurrena ospatzeko antolatutako kontzertu solidarioan. Aba Taano boskoteak ukitu afrikarra eman zion Arrasateko antzokiari, eta bertan batu ziren ikus-entzuleek ederki gozatu zuten doinu eta erritmo koloretsuekin. Talde afrikarrak Goikobalu Txiki abesbatzaren laguntza ere izan zuen Amaia antzokiko oholtzan.

Kontzertuan batutako dirua, datozen urteetan Mozambiken eta Brasilen dituzten proiektuak aurrera eramateko baliatuko du Mundukidek.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak