Asier Olaizola, Mondrako entrenatzaile berria: "Egoerari buelta emateko badago kalitatea"

Jokin Bereziartua Lizarazu 2019ko aza. 9a, 12:55
Mondrako presidente Xabi Etxebarria eta Asier Olaizola, lehen taldeko entrenatzaile berria.

Getarian duela 47 urte jaioa, Asier Olaizola izango da Mondraren entrenatzaile berria; Mondrak atzo iluntzean eman zuen albistearen berri. Atzoko entrenamendu saioan taldea ezagutzen hasi ostean, gaur Zarautzen jokatuko duten partiduan (16:00) eseriko da lehen aldiz Mondrako aulkian. "Zuzentzeko baino gehiago taldea aztertzeko eguna izango da. Baina badago egoerari buelta emateko kalitatea", esan dio GOIENAri emandako lehen adierazpenetan.

Esperientzia handiko entrenatzailea da Olaizola. Hirugarren Mailan Lagun Onak eta Elgoibar zuzendu zituen eta Ohorezko Erregional Mailara igotzea lortu zuen Allerrurekin, besteak beste. "Ilusio handiz" ekin dio ibilbide berriari: "Asko eskertu diot Mondrari nitaz akordatu izana. Taldea ezagutzeko prozesua hasi berri dut baina argi daukat Mondrak duen mailarekin ezin dela dagoen lekuan egon. Baina futbola hori da, dinamika txar baten sartzean asko kostatzen da irtetea. Horixe izango da lehen helburua, mentalitatea aldatu eta egoerari buelta ematen hastea".

Halaxe geratuko da Ohorezko Erregional Mailako taldearen organigrama:

Entrenatzailea: Asier Olaizola

Bigarren entrenatzailea: Fernando Loiola

Atezain prestatzailea: Mikel Garcia

Delegatua: Jesus Mari Iregi

Fisioterapeuta: Ane Errondosoro

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak