Claudia Victoria ingurugiro militarraren balioetan hezi zuten gazte argentinarra da. 22 urte zituela, desagertuen alaba zela jakin zuen eta asmatutako bizitza bat izan zuela ordura arte, berez berea ez zen familia batekin. Kasu horrek inflexio-puntua markatu zuen Argentinan, eta agintari militarren inpunitatearen amaieraren hasiera ekarri zuen.
Claudiaren bizi-esperientzia –berak kontatua– da aurkezten den dokumental eszeniko berri honen lehengaia.
Sarrerak hamar eurotan eros daitezke www.arrasate.eus atarian.