Debarroa eskualdeko delegatuen batzarra egin du LAB sindikatuak gaur Arrasateko Kulturaten, askotariko gaiak lantzeko: hauteskunde sindikalak, eskualdeko eta herrialdeko lan gatazkak, pentsio publikoen eta duinen aldeko mobilizazioak, urtarrileko bigarren hamabostaldirako aurreikusitako greba orokorra... Ondoren, euskal presoen eta iheslarien etxeratzea eskatzeko elkarretaratzea egin dute Seber Altube plazan.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.