Ibai-Artek Mondravember mugimenduarekin bat egin du

Amaia Aranegi 2019ko azaroaren 8a

Ibai-Arte eta Mondravember taldeko elkarlana ( Irudia: Ibai-Arte)

Ibai-Artek Mondravember mugimenduarekin bat egin du bere erakusleihoak biboteez apainduz eta mugimenduaren alde dirua biltzeko asmoz.

Hau dela eta, elkarteak bibotez jantziko ditu Arrasateko saltokiak oinezkoen arreta bereganatzeko, jendea sentsibilizatzeko eta norberak ahal duen heinean laguntzeko asmoz. Horretarako, saltokietan itsulapikoak eta zozketa sortak egongo dira bezeroen eskura.

Honetaz gain, Ibai-Artek Fair Saturday ekimena antolatu du azaroaren 30erako. Ekimen hau azaroaren azken larunbatean, Black Friday ekimenaren hurrengo egunean ospatzen da eta, artista eta kultur gune mobilizatzea helburu duen ospakizuna da. Egun honetan jasoko den dirua Mondravember ekimenera bideratuko da.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak