Barjolak, Judith Walkowitz-en ekarpenetatik abiatuz, Jack tripa-ateratzailearen erailketak eta Alcàsserko krimen hirukoitza lotzen ditu. Walkowitzen aburuz, Jack tripa-ateratzailea XIX. mendeko bukaerako garai viktoriarrean arrisku-sexualaren mitoa bihurtu zen eta bere krimenen kontakizunak garai hartan eremu publikoak okupatzen hasiak ziren emakumeentzako erakusgarri handiko abisua izan zen.
Barjolak, Walkowitzek proposaturiko ildoari jarraiki, Alcàsser kasuaren testuingurua aztertu du eta ondorioztatu du narrazioan Espainiako transiziotik aurrera mugimendu feministaren lorpen eta aldarrikapenekiko haustura nabaria dagoela. Jack tripa-ateratzailearen kasuan bezalaxe, familia-eredu tradizionala indartu ez ezik, gizonek emakumeekiko babesle-rola eta emakumeen gorputzaren gainean gizonen boterekeria maskulinoa ere bai.
Bere doktore-tesian eta lanean aipatzen du hedabideen erantzunkizuna etengabe "emakume publikoa" izendatzen duen idea zabaltzean. Kontzeptu hau Barjolak kategoria politiko gisa erabiltzen du, hau da, bere ikerketan emakumeak inorenak, hots, babes maskulinorik gabe agertzen direnean, denenak direla aipatzeko metafora gisa.
Modu horretan, Emakume Txokoak liburu honetan oinarritutako hitzaldia antolatu du.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.
TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.
Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.