Jorge Davilak ez du Mondraren entrenatzaile izaten jarraituko

Mireia Bikuña 2019ko aza. 5a, 15:39
Jorge Davila, Arrasate Irratian

Zuzendaritza batzordeak Twitter bidez jakinarazi du entrenatzailea kargutik kendu duela Jorge Davila. Bide berbera erabili du jakinarazteko, entrenatzaile berriaren izena datozen egunetan jakinaraziko duela. 

Orain arteko emaitza txarrek  eragin dute Jorge Davilaren kargugabetzea. Mondra Ohorezko Erregionaleko azken sailkatua da, bost punturekin, partidu bakarra irabazi eta bi berdinduta. Aurreko asteburuan Amaikak Baten kontra jasotako porrotaren ostean (2-3) dator erabakia. Hala, klubak honako mezuarekin agurtu du Davila: "Eskerrik asko, bihotzez, klubean egin duzun lan guztiarengatik. Mondragon futbol elkartearen ateak zabalik izango dituzu beti", idatzi du Mondrak, twiterreko bere kontuan.

2017ko uztailetik

2017ko uztailean heldu zen Jorge Davila Mondrara, Josu Zubiaren lekukoa hartuz. Bi denboraldi oso egin ditu lehen taldea zuzentzen. Urte txukunak izan dira, futbolari eta emaitzei begira. Bada, aurten, lehen jardunalditik hasi ziren gauzak okertzen. Zuri-moreek Touringen kontra lortu dute orain arteko garaipen bakarra. Bergararen eta Oiartzunen kontra bana berdindu dute. Horrela lortu ditu taldeak bost puntuak.

Baina, duda barik, zaleen aurrean emandako itxura izanda gogorrena. Mondrak ez du partidurik irabazi Mojategin.

Erlazionatuak

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak