Aizpuruak gaineratu duenez, "euren etorkizuna erabaki nahi duten Euskal Herriarentzat eta Kataluniarentzat zeinek neurri gogorrenak proposatzeko lehiaketa baino ez zen izan atzoko debatea".
EH Bilduren zerrendaburuak erantsi du: "Atzoko debateak agerian utzi zuen bi aukera baino ez daudela: Neurri gogorrak, birzentralizazioa eta murrizketak proposatzen dituztenak edo gipuzkoarren eta euskal herritarren bizi baldintzak hobetzeko agenda demokratizatzailea proposatzen dugunak. Horregatik, konfiantza EH Bildurengan jartzeko eskatzen diet Gipuzkoako demokrata eta aurrerakoi guztiei".