"Egun eta erdiz entseatzen aritu ostean, kontzertua ondo irten zen. Jende dezente pilatu zen emanaldian, eta guk ondo pasa genuen. Hala, uste dugu, bertaratu zirenek ere disfrutatu zutela", adierazi dute taldekideek.
Taupa taberna kanpoko arkupeak beteta izan ziren atzo, Screaming Zoltars taldearen emanaldian. Aretxabaletako Screamers and Sinners taldeko kideek eta Irlandako Donna Dunne eta Philip Doyle musikariek osatzen dute proiektu berria, eta bide berriari ekiteko lehenengo emanaldia izan zen atzokoa.
"Egun eta erdiz entseatzen aritu ostean, kontzertua ondo irten zen. Jende dezente pilatu zen emanaldian, eta guk ondo pasa genuen. Hala, uste dugu, bertaratu zirenek ere disfrutatu zutela", adierazi dute taldekideek.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.