Esparru-hitzarmena, Garaia parke teknologikoa eta Euskadiko parke teknologikoen sareen artean

Maialen Regueiro 2019ko urr. 31a, 11:42

Garaia parke teknologikoak eta Euskadiko parke teknologikoen sareak esparru-hitzarmen bat sinatu dute bi erakundeen arteko lankidetza sendotzeko eta indartzeko, besteak beste.

Esparru-hitzarmenaren helburua

Hitzarmen honek hainbat helburu ditu: bi erakundeen arteko lankidetza sendotzea eta indartzea, lanbide-ingurune horietan jarduten duten enpresen lehiakortasuna hobetzen laguntzea, bai eta lan-eskaintza sendoagoa, egonkorragoa eta lehiakorragoa sortzea, Euskadiren ekonomia-, gizarte- eta ingurumen-garapena bultzatzeko.

Garaia parke teknologikoa eta Euskadiko parke teknologikoen sarea

Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako parkeek osatzen duten Euskadiko parkeen sarearen helburuetako bat da zientziaren eta enpresen garapena eta berrikuntza sustatzen duten eragileen topagune eta elkarreragingune gisa jardutea. Arrasaten kokatuta dagoen Garaia parke teknologikoak berriz, parke teknologiko bat sustatu eta kudeatzea du helburu. Gauzak horrela, bi erakundeek zientziaren eta enpresaren garapeneko eta berrikuntzako arloetan ekintza bateratuak garatzeko duten interes komunetik, dauden
korrelazioak eta sinergiak bilatuz, sortu da hitzarmen hau sinatzearen ideia.

Neurriak

Hitzarmen honen baitan, hainbat neurri daude: bi erakundeen azpiegiturak eta zerbitzuak partekatzea, ordezkaritzak jasotzen laguntzea, ingurune zientifiko-teknologiko-enpresarialaren aurrerapenak zabaltzeko, eta tokiko eta inguruneko ikerketa- eta enpresa-komunitateak aurkezten eta sartzen laguntzea.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak