Ixone Fernandez de Labastida, Jose Miguel de Barandiaran Fundazioko presidente berria

Maialen Regueiro 2019ko urr. 30a, 15:43

Josemari Velez de Mendizabal eta Ixone Fernandez de Labastida Medina

Ixone Fernandez de Labastida da urriaren 25az geroztik Jose Miguel de Barandiaran Fundazioko presidente berria. Honek, azken zortzi urteetan karguan aritu den Josemari Velez de Mendizabal arrasatearra ordezkatuko du eta fundazioan presidente gisa jardungo duen lehen emakumea izango da.

Ixone Fernandez de Labastida

EHUko Balioen Filosofia eta Gizarte Antropologia Saileko irakaslea; Lan Harremanak eta Gizarte Langintza Fakultatean eskolak ematen ditu, Gizarte Langintza graduan ez ezik, baita Gizarte Antropologia masterrean ere. Fakultate bereko Praktika Curricularrak eta Kooperaziorako praktiken Dekanordea da.

Urriaren 25eko bilera

Urriaren 25ean eginiko bileran ez zen presidentea hautatu bakarrik, Eusko Ikaskuntzako beste hiru kideek eta 2019an izandako hauteskundeen ondorioz, Foru Aldundietako, Ataungo Udaleko, Nafarroako ordezkariek ere kargua onartu zutelarik. Bilerara bertaratutakoek, 2019ko jardunaldien berri izan zuten eta hurrengo urteko Barandiaran Beka deialdia egitea onartu zuten.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak