Hamalau gune izango ditu 2020. urteko Txikilandiak

Xabi Gorostidi 2019ko urr. 30a, 16:31

Ume bat, buruz-behera, iazko edizioan.

Txatxilipurdiko lagunek prest daukate 2020ko Txikilandiaren hezurdura, non gustu eta adin guztietarako gune espezifikoak prestatu dituzten. Uarkapen egingo dute, urtarrilaren 2tik 4ra; aurreko urteetan 2.000 haur eta gazte pasa dira bertatik.

Guztira, hamalau gune edukiko ditu: igerilekua –urtarrilaren 2ko goizean egongo da erabilgarri–, bi esperimentazio txoko, tailerren gunea, ipuin txokoa, puzgarriak eta ohe elastikoak, karaokea, rokodromoa, aurpegi margotze txokoa, gazteen gunea, photocall-a, ikuskizuna, merienda osasungarrirako espazioa eta baita parkour gunea ere.

Bigarren esperimentazio gunea 0 eta 6 urte bitarteko haurrentzat dago pentsatua. Lehenean, aldiz, hortik gorako haur eta gazteak elkarren alboan arituko dira natur elementuekin, egurrezko jostailuekin, balantzinekin eta baita musika instrumentuekin jolasten. Errebotiloan kokatuko den gazteen gunean, adibidez, sukaldaritza hondoratu tailerra, xumba ikastaro eta mihi bero erraldoi jolasak jarriko dituzte, baita lasai egoteko gune bat kanpoaldean. Ikuskizunari dagokionez, Irrien Lagunek eskainiko dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak