Trebe eta dotore aritu dira txistulariak, Arrasateko kaleetan zehar

Xabi Gorostidi 2019ko urr. 26a, 16:58

Debagoieneko txistulariak Portaloira hurbiltzen. (Argazkiak: Imanol Soriano)

Bailarako txistularien eguna ospatzen dabiltza, nahiz eta gaur rock kontzertu ugarirekin egingo duten topo. Debagoieneko ia herri guztietatik etorritako 35 lagun batu dira gaurkoan, eta Arrasateko Leintze elkartekoek ederto zaindu dituzte: eguerdiko hamaiketakoarekin, eta baita osteko bazkariarekin.

11:30ean hasi dira kalerik kale txistu doinuak zabaltzen: "Euskal Herria Plazan hasi dugu kalejira, eta pixkanaka alde zaharrerantz gerturatuz joan gara: Maalako Errebaletik, Portaloitik, Iturriotz kaletik, Ferrerias kaletik, Erdiko Kaletik..." azaldu du Edorta Arana txistulariak.

Esan bezala, 35 lagun aritu dira gaurkoan, hainbat herritatik etorrita: Eibar, Gatzaga, Eskoriatza, Aretxabaleta, Oñati, Bergara... eta, nola ez, baita Arrasatekoak ere. 

12:30ean egin dute hamaiketakoa Leintze elkartean. "Hamaiketakoa egiteko nahi berandu zen, baina primeran sartu zaigu". 13:00etan Herriko Plazan 45 minutuko kontzertua egin dute, errioxar patata usainarekin, bertan baitzeuden Errebeldeak Blind Rock jaialdira etorritako Errioxako sukaldari itsuak. 

Une honetan, bazkalosteko giroan dabiltza kantuan, eta ostean berriz aterako dira kalera, kalejira egiteko. "Gaurkoan hainbat kontzertu egongo dira kaleetan zehar, baina horiek atsedentxo bat hartzen duten bakoitzean, txistuak jotzeari ekingo diogu". 

Erlazionatuak

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak