'Nomadak-El trenico' proiektu barruan Arrasatek badu horma irudia

Xabi Gorostidi 2019ko urr. 25a, 16:23

Murala egin duen Belen Robeda artista argentinarra, eta atzean, Ander Garay eta Maria Ubarretxena Udal ordezkariak, eta Iñaki Landa –proiektuaren koordinatzailea–.

Zazpi artista dabiltza Bergara eta Lizarra lotzen zituen antzinako Vasco-Navarro trenbidea artez janzten, eta Belen Robeda argentinarra izan da Arrasateko murala egin duena, Arrasate Institutuaren alboan.  "Forma organikoen eta geometrikoen nahastearen bidez, ikuslea harrapatzea izan dut helburu" azaldu du Robedak. 

Udal ordezkariak "harrituta" geratu dira Robedaren bizkortasunarekin, "lau egunen kabuan" amaitu duelako 30 metroko horma irudia.  "Esku-hartze honek, Arrasateko Udalak azken urteotan herriko hainbat gune muralen bidez egokitzen egindako ibilbidearekin bat egiten du" gaineratu du Ubarretxena alkateak.

Artista argentinarrak, Bergarako Trenbidearen Museoa, Gasteizko Ataria Zentroa –inguruko flora eta fauna ezagutzeko erreferentziazko zentroa– eta, batez ere, Udala auzoko Natur Zentroa bisitatu ditu 30 metrotik gorako mural hori egiteko. Izan ere, azken honetan eman dio ostatu Arrasateko Udalak artistari bere egonaldian. "Zoragarria izan da Udalaitzen mendi-hegaletatik egunsentia ikustea: eguna, eguzkia sortzen ikustea edota euriari entzutea" adierazi du Robedak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak