'Itsu egun batez' leloa, jai giroan aldarrikatuta

Aitziber Aranburuzabala Juldain 2019ko urr. 25a, 15:19

Def Con Dos taldeak kontzertua egingo du bihar, zapatua, Herriko Plazan. Argazkia: Ariadna Such

Errebeldeak Blind Rock jaialdia egingo du bihar, zapatua, Ibon Casasek gidatzen duen DametVision elkarteak, Arrasateko Udalaren eta Ibai-Arte merkatarien elkartearekin elkarlanean; askotariko ekitaldien bitartez, itsutasuna bistaratzea dauka helburu.

Hiru ardatz ditu oinarrian Oñatin eta Arrasaten lan eta bizi izan den Ibon Casas ONCEko kupoi saltzaileak: musika, gastronomia eta sentsibilizazioa; helburua, itsutasuna bistaratzea.

Asmo horrekin aukeratu dute Itsu egun batez leloa, eta biharko manifestazioan, modu batean, itsuen azalean sartzeko gonbiapena egingo dutela dio Casasek: "Imanol Gallego kazetariak eta Maria Jose Acevedo nire coach-ak gidatuko dute. Herriko Plazatik abiatuko gara bikoteka jarrita, kide bat begiak itxita joango da eta bestea gidari lanetan, eta alderantziz. Hainbat pertsona ezagunek esan digute etorriko direla".

Patatak errioxar erara

Logroñoko Cocinar A Ciegas elkartearen eta puntako sukaldarien eskutik Herriko Plazan patata usain gozoa izango dela dio Ibai-Arteko Jon Apraizek: "Beste behin, gure bezeroak saritu gura izan ditugu eta biharko 2.000 txartel banatu ditugu".

Def Con Dos eta gehiago

Herriko, eskualdeko eta kanpo-tik etorritako taldeen zuzenekoak izango dira egunean zehar. Emanaldi guztiak doan dira.

Egitaraua

  • 11:00-18:00 Haurrentzako puzgarriak eta errealitate birtualeko jolasak, Biteri plazan.
  • 11:00 'Zer dago ONCE-ko kupoiaren atzean' hitzaldia Kulturaten.
  • 12:00-15:00 Cocinar A Ciegas taldearen eskutik, patatak errioxar erara dastatzeko aukera.
  • 13:00 Kontzertuak: Screamers & Sinners (Monte), Los Clayton (Kulturate/erreka) eta Fran Malanoche (Arbolapeta).
  • 18:00 Kontzertuak: Fly Shit (Monte), Akulu (Kulturate/erreka) eta La Banda Del Abuelo (Arbolapeta).
  • 19:00 Manifestazio errebeldea Herriko Plazatik abiatuta.
  • 20:00 Herio taldearen kontzertua Herriko plazan.
  • 21:15 Ibon Casas & The Blind Rock Band-en kontzertua Herriko plazan.
  • 22:30 Def Con Dos taldearen kontzertua Herriko Plazan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak