Beldur etxearekin, bihar emango diote hasiera Gaba Beltzaren egitarauari

Jone Olabarria 2019ko urr. 25a, 11:00

Egitarau zabala prestatu dute talde ezberdinek elkarlanean aurtengoan ere, Gaba Beltzera begira.  Bihar egingo dute egun hauetarako antolatu dituzten ekintzetako lehena; Beldurrezko etxea.

Gaba Baltza ekimenaren baitan hainbat ekintza antolatu dira, elkarte ezberdinen elkarlanari esker, asteburuan eta hurrengo astean zehar egingo direnak.Bihar eta etzi, arratsaldean zehar, erdiguneko gazte txokoa beldur etxe bilakatuko da. Urriaren 29an, martitzenean, 17:00etan hasita, 17 urtetik gorakoei zuzenduta, ziklo menstrualari buruzko ikastaroa izango da Etxaluzen.

Ikastaroan parte hartzeko, aurrez izena ematea komeni da, 685 72 77 43 telefonora deituta edo aniztasuna@txatxi-lipurdi.eus helbidera mezu bat bidalita. Azkenik, urriaren 31n, eguena, Arimen Biltzarra egingo da gaztetxean. 18:00etan herriko plazan kalejira hasiko da gaztetxeraino, eta antolatzaileek kukumarro edo baserritar jantzita joateko dei egin diete herritarrei, eta baita kandelak eta kalabazak eramateko ere.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak