Gesalibarko jolas parkea berritzeko, bederatzi diseinu aukeran

Xabi Gorostidi 2019ko urr. 22a, 11:33

Lehiaketara aurkeztu diren bederatzi diseinuetako bat. (Argazkia: Arrasateko Udala)

Urriaren 30era arte izango dute diseinu gustukoena botatzeko aukera, 16 urtetik gorako arrasatearrek. Botoa fisikoki eman daiteke, BAZen eta Gesalibarko auzo alkatetzan, eta baita online ere, www.arrasate.eus webgunean. Berritze lanek 32.000 euroko aurrekontua dute eta diseinu irabazlea egin duen enpresak 500 euro jasoko ditu.

"Aukeraturiko diseinua oinarri hartuta Arrasateko Udalak esleipen publikoa deituko du parke berriaren hornitze eta instalazioa adjudikatzeko eta prozedura hori azaroan hastea aurreikusten da. Diseinuan eskaintzen diren jokoak, zati batean, haur elbarriei egokituak izan behar dute eta haur parkearen berritze, hornitze eta instalazio lanek 32.000 euroko aurrekontua izango dute. Esleipen prozeduraren ondoren lanak abian jarriko dira eta aurreikusita dago parke berria otsailerako edo martxorako ipinita egotea" azaldu dute Udal iturriek. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak