Udazkena Euskal Herrian da argazkien gaia, bai basoetako paisaiak, ibaiak, itsasoak zein hiri eta landa ingurukoak. Argazkirik onenak herriko hainbat tabernetan egongo dira ikusgai eta ondoren, Kulturateko erakusketa aretoan. Lanak salgai jarriko dira eta jasotako dirua ASPANOGI elkarteari emango zaio.
Argazkiak bidaltzeko epea azaroaren 20an, 22:00etan bukatuko da. Lehiaketaren inguruko informazio gehiago eskuratzeko egin klik hemen.