Ford Mugarrik ezin izan dio liderrari irabazi etxean

Maider Arregi 2019ko urr. 19a, 17:55

Partidua gogorra izango zela jakinekoa zuten Ford Mugarri taldeko mutilek. Iturripen liderra den Basauriren aurka jokatu berri dute partidua eta 15 eta 23 galdu dute.

Lehen zatian, ordea, partidua oso berdinduta egon da. Bederatzina markagailuan joan dira-eta atsedenaldira. "Lehen zatian ondo ibili gara bai erasoan eta baita ere defentsan", aitortu du Ibai Bidera jokalariak. Bigarren zatian igarri da, baina, ezina arrasatearren artean. "Bigarren zatian ezin izan dugu erritmoa jarraitu. Fisiko indartsua daukate eta igarri da. Bestalde, guk defentsa indartu beharra daukagu eta lan egin behar dugu".

Oñatiarrek garaipena

Fagor Industrial-Aloña Mendik ere, etxean jokatu du partidua Muskizen aurka. Partidu lehiatu izan den arren, garaipena Zubikoa kiroldegian geratu da: 32-28.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak