Sagardoa edo sagar-zukua, norberaren gustura

Jone Inuntziaga 2019ko urr. 19a, 18:16

Gaurko Arrasateko Baserritarren Azokako protagonista sagarra izan da. Eguerdian herritar ugari gerturatu da Seber Altube plazara.  Izan ere,  sagar sasoia dela aprobetxatuz, sagarretik eratorritako produktuen azoka ospatu da. Sagar-dastaketa, momentuan egindako zukua nahiz sagardoa dastatzeko aukera ederra izan dute gerturatu diren herritarrek.

Euskal Herrian, hainbat sagar mota daudela azpimarratu dute protagonistek. Jakoba Errekondoren arabera, orain arte sagardoa egiteko sagar mota ezberdin asko batera erabili izan diren arren, pixkanaka bereziki aukeratutako motekin egindako sagardoa egiten hasiko dira hainbat ekoizle.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak