Zaldibarko eta inguruko auzoetako historian sakondu dute herritarrek

Maider Arregi 2019ko urr. 19a, 15:12

Europako ondarearen jardunaldien baitan, Ondarea Plazara! ekimena egin dute eguerdian. Laugarrenez egin dute eta oraingoan, aisialdia, jaia eta jolasa izan dute abiapuntu. Arrasateko zenbait gune historiko gertutik ezagutzeko batu dira hogei herritar baino gehiago.

Kondairak dio, Oñatiko Pedro Lopez de Gevara kondeak Zaldibar galdu zuela doke jokoan. Eta joko hori aitzakia hartuta, hogei lagunetik gorak parte hartu du Arrasate Zientzia Elkarteak gidatutako bisita gidatuan. Kultura teknikari Jon Garaik balorazio ona egin du bisitak herritarrak erakarri dituelako. Izan ere, Aramaiotik ere gerturatu baitira Arrasatek gordetzen duen historia gertutik entzuteko asmoz.

Zaldibarko eta inguruetako auzoetako historian sakondu dute herritarrek. Amaieran, doke txapelketa ere egin dute parte hartzaileek.

Asteleheneko Hemen Debagoiena saioan izango duzue gai honi eskainiriko tarte berezia.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak