Asteburuan, bisita gidatuak Arrasaten

Amaia Aranegi 2019ko urr. 18a, 12:41

Zaldibar parkea

Irailean ekin zitzaien berriro apirilean abian jarritako ibilbide eta bisita gidatuei eta asteburu honetan bi bisita egiteko aukera izango da, bata zapatuan eta bestea domekan.

Zapatuan, Ondarea plazara! bisita

Urriaren 19rako, zapatua, Ondarea plazara! bisita antolatu da. 11:00etan hasiko da Zaldibarren eta Ondarearen Europako Jardunaldiak 2019 egitarauaren barruan antolatu du Udalak Arrasate Zientzia Elkartearekin elkarlanean. Bisita gidatuan, inguru horretako eraikin nabarmenenak eta gertaera historikoak ezagutzeko aukera izango da, baita Dokera jokatzeko ere. Bisitak helburu hauek ditu:

  • Aisialdiari, kirolari eta jaiari lotutako gure ondareak duen garrantzia nabarmentzea
  • Jolasa eta jaia kulturen arteko zubi bezala erabiltzea
  • Ondarea babesteko kontzientzia areagotzea

Domekan, Itzuli Barik erakusketaren amaierako ekintza

Bigarren bisita, urriaren 20an, domekan, 12:00etan izango da. Itzuli Barik erakusketaren amaierako ekintza izango da. Kulturate eraikinetik hasi eta aurreko plaza eta bertan zegoen merkatuaren istorioak ezagutzeko aukera izango dute bisitariek, baita alde zaharreko kaleetan barrena ibili eta antzinako harresiaren aztarnak ikusteko ere. Ibilbidea, Arrasateko historian aditua den Ana Isabel Ugaldek gidatuko du.

Izen-ematea

Bisita gidatuetan parte hartzeko aurrez izena ematea beharrezkoa da. Plazak mugatuak dira eta telefonoz edo posta elektroniko bidez egin daiteke.

  • Telefonoa: 943 25 20 20
  • Posta elektronikoa: kultura@arrasate.eus
Erlazionatuak

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak