Julian Elorzak 'Matemáticas Básicas' liburua aurkeztuko du

Amaia Aranegi 2019ko urr. 17a, 15:39

Mondragon Goi Eskola Politeknikoko irakasle Julian Elorzak, berak prestatu dituen 2.000 ariketa praktikoz osatutako liburua aurkeztuko du. Aurkezpen ekitaldia, urriaren 23an, asteazkenean, izango da 18:30ean, Mondragon Goi eskola Politeknikoaren Arrasateko egoitzan.

Julian Elorza Mondragon Goi Eskola Politeknikoko bazkidea da 1960az geroztik. 1999an erretiroa hartu zuen eta 20 urtez matematika liburu bat idazten jardun du. Aritmetikaren, geometriaren eta kalkuluaren alorreko 2.000 ariketez osatutako liburua, ingeniaritzako zein matematikako ikasleei zuzenduta dago. Elorza irakaslearen lanak matematikara estilo pedagogiko batez hurbiltzea du helburu. Liburuaren lehen edizioa udaren aurretik jarri zen salgai eta agortu egin zen. Orain, bigarren edizioa plazaratu da.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak