Iaz maila galdu ostean, aurten denboraldi hasiera bikaina egiten ari da Kanpanzar ART, Euskal Ligako bigarren mailako A multzoan. Bi partidu jokatu eta biak irabazi dituzte arrasatearrek, eta justu kontrakoa egin duen Funes Rugby taldea hartuko dute asteburuan –bitik bi galdu dituzte–. Partidua etzi, zapatua, izango da, Mojategin, 16:30ean.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.