Besaide Mendizale Elkarteak kamisetak aterako ditu elkarteko aniztasuna batzeko asmoz

Amaia Aranegi 2019ko urr. 17a, 09:31

Iniziatiba honek elkartea osatzen duten kide guztien harremana sendotzea du helburu. Besaide Mendizale Elkarteak 1700 bazkide inguru ditu eta hauen batasuna lortzeko, datozen egunetan 300 kamiseta jarriko ditu salgai. Horrela, Euskal Herriko mendietan edo beste edozein testuinguruan gurutzatzerakoan, elkar identifikatu daitezke.

Kamisetaren prezioa 15€-koa izango da guztientzat –bazkide- ez bazkide– eta Besaideko bulegoan saltzeaz gain, elkarteak antolatutako zenbait ekintzetan ere eskuratu ahal izango dira.

  • Salmenta puntua: Besaide mendizale elkarteko lokala
  • Egunak: Astearte eta asteazkena (19:30-20:30)

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak