Errioxar erako pataten 2.000 doako errazio banatuko ditu Ibai-artek

Xabi Gorostidi 2019ko urr. 14a, 16:21
Cocinar a ciegas taldeko kideak kozinatzen

Urriaren 26an Errebeldeak Blind Rock Festival eguna egingo da Arrasaten, eta bertan sukaldari itsu batzuek errioxar erako patatak prestatuko dituzte, sukaldari famatuen laguntzaz. Ibai arte da jaialdiaren antolatzaileetako bat, eta euren bezeroen artean 2.000 txartel banatuko dituzte jaialdia heldu bitartean.

Errioxar erako patatak Cocinar a Ciegas talde errioxarrak prestatuko ditu, baina ez dira bakarrik izango. Alboan izango dituzte, besteak beste, puntako sukaldari hauek:

  • Xabier Gutierrez: I+G burua Donostiako Arzak jatetxean
  • Hung Fai: Bilboko Musume Ikakaya jatetxea, 2013an Top Chef programako parte hartzailea eta Noruegako itsas produktuen enbaxadorea
  • Begoña Rodrigo: Valentziako La Salita jatetxea eta 2013ko Top Chef programako garailea
  • Jonatan Armengol: Gastronomia kritikoa eta dastatzaile itsua
  • Ruben Osorio: 2018an Urteko sukaldari lehiaketan hirugarren
  • Lucia Gravalos: Grupo Pasión taldeko sukaldariburu exekutiboa eta Logroñoko Kabanova jatetxea
  • Ventura Martinez: Grupo Chef Nino y Delicato-ko sukaldari-buru exekutiboa eta TVR-ko Degusta La Riojako La Cocina de Venturako arduraduna
  • Iñaki Murua: Logroñoko Ikaro jatetxea
  • Gabi Perez: Flor y Nata gozo-denda eta TVR-ko Degusta La Riojako La Cocina de Venturako programako aurkezle laguntzailea
  • Gonzalo Baquedano: Logroño Ajo Negro jatetxea 
  • Vega Garijo: sukaldaritza irakaslea
  • Pedro Javier Antolin: Santo Domingoko Ostalaritza Ikastetxeko Sukaldari irakaslea
  • Ana Rosa Lasheras: Logroñoko Tizona jatetxea
  • Igor Ezpeleta: Arrasateko Arteaga Jatetxea

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak