Mondrate garaile Zirauntzaren aurrean (3-1)

Maialen Santos 2019ko urr. 13a, 10:46

Bart arratsaldean, zapatua, jokatu zuten norgehiagoka Mondratek eta Zirauntzak, Musakola kiroldegian. Talde arrasatearra markagailuan aurrea hartuta joan zen atsedenaldira, eta bigarren zatian sartu zituzten gainontzeko golak, bi taldeek

Ondo hasi ziren jokatzen arrasatearrak; partidua hasi eta berehala, lehenengo bost minutuetan, egin baitzuten gola. Minutuak aurrera joan ahala Araiako taldeak ere izan zituen gola egiteko aukerak, baina golik sartu ez eta markagailuan 1-0ekoarekin joan ziren atsedenaldira. 

Bigarren zatia hasi berritan sartu du gola Zirauntzak, falta baten eraginez. Markagailua berdinduta, joan-etorri handiko lehia ikusi ahal izan zen eta Mondrateko atezain Jon Zubizarretak azaldu moduan, taldeari "kosta" egin zitzaion bigarren gola egitea. Geldiune asko izan zituen bigarren zatiak, eta honen amaieran iritsi zen arrasatekoen hirugarren gola (3-1).

Oro har, partido "gogorra" baina aldi berean "polita" izan zela nabarmendu nahi izan zuen atezainak, eta etxean jokatutako bi partidutik biak irabazita, lanean jarraitzeko gogoz azaldu zen. 

Gainontzeko taldeek, galdu

Gainontzeko areto futbol talde debagoiendarrek ez dute garaipenik lortu asteburuko neurketatan. 

Antiguokoren etxean domeka eguerdian jokatutako partidan galdu egin du Eskoriatzak (6-1), Nazional Ligako hirugarren mailan. Eta Euskal Ligan, Aretxabaleta UDAk ere ezin izan du garaipena lortu Usansoloren aurka, Ibarra kiroldegian jokatutako norgehiagokan (4-5).

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak