Ahotsez bete dira kaleak, II. Otxote Topaketan

Maialen Santos 2019ko urr. 12a, 15:18

II. Otxote Topaketa egin dute gaur, Arrasateko Txorbela otxoteak antolatuta. Lau talde aritu dira kantari: Baionako Enarak, Errenteriako Karnaba, Arrasateko Txorbela eta Portugaleteko Danok bat

Eguerdian ordu beteko emanaldia eskaini dute otxoteek San Frantzisko elizan, eta ostean, kalean jarraitu dute abesten; hain zuzen, kalez kale aritu dira lau taldeak.

Mikel Balantzategi Txorbela otxoteko kideak adierazi duenez, "ederki" joan da goizeko emanaldia, eta gaineratu du "lan ona" egin dutela lau otxoteek. Eguneko egitarauarekin jarraitzeko elkarrekin bazkaldu dute Alkartu elkartean, eta Balantzategik azaldu moduan, bertan ere jarraituko dute giro onaz eta kantuez gozatzen. 

 

 

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak