Garai bateko eta gaur egungo otxoteak elkarrekin kantuan

Aitziber Aranburuzabala Juldain 2019ko urr. 11a, 17:50

Txorbela otxotea, Arantzazun egin zuten kontzertuan. Argazkia: Txorbela

Baionako, Portugaleteko, Errenteriako eta Arrasateko taldeek parte hartuko dute zapatuko otxoteen topaketan.

Bihar, 50 urte beteko dira Arrasaten otxote txapelketa egin zutenetik, eta efemeridea gogoratzeko hiru talde gonbidatu ditu herriko Txorbela otxoteak: Baionako Enara, Portugaleteko Danok Bat eta Errenteriako Karnaba. "Portugaletekoek irabazi zuten, eta bihar, zapatua, orduan abestu zituzten bi kantu eskainiko dituzte; eta Karnaba taldeko oinordekoak ere etorriko dira. Era berean, nesken otxoteak ekartzeko ahalegina egin dugu, eta hala gonbidatu ditugu Baionakoak", diote antolatzaileek.

San Frantziskon eta kalean

12:00etatik 13:00etara kontzertua egingo dute San Frantzisko elizan, eta ondoren, kalean jarraituko dute abesten. "Bakoitzak bina kantu abestuko ditu, eta bukatzeko, elkarrekin, Txanton Piperri operako Euskal Herriko. Ondoren, 14:30ak arte, Alkartu elkartean bazkaldu aurretik, kalean abesten ibiliko gara".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak