Bizikletan ibiltzen ikasteko bi ikastaro emango dituzte, goizez 10:00etatik 12:00etara eta arratsaldez 16:00etatik 18:00etara. "Ikastaroa egiteko ez da bizikletarik izan behar, ikastaroan bertan izango dira bizikletak zein kaskoak erabiltzaileendako prest", adierazi dute Udaleko ordezkariek. Bizikletan ibiltzen ikasteko ikastaroa doakoa da eta izen-ematea lehenbailehen egin behar da, Musakolako kiroldegira deituta (943 25 20 30).