Etxezarretaren xarma herritarrei erakusteko eguna, domekan

Xabi Gorostidi 2019ko urr. 9a, 18:40
2016ko abenduan, eremua publiko bihurtzeko eskatu zuten eragileak, Etxezarretara doan bidea eta bidegorria lotzen diren tokitik gertu. (Argazkia: Iagoba Domingo).

Mendi irteera, kalejira, hiru hankako bisita gidatua, bertsolariak, Arrasate Musikaleko ikasleen kontzertua eta ipuin kontaketak izango dira jaiko osagaietako batzuk.

Eremu horren potentziala herritarrei erakusteko, ekintzaz jositako goiz-pasa antolatu dute Udalak, Besaide Mendizale Elkarteak eta Naturtzaindiak.

08:00etan mendi ibilaldia antolatu du Besaidek, Biteritik tipi-tapa Etxezarretara joateko. "Biteritik Azuelarantz joango gara, eta bertan Kurtzetxikiko bidea hartu beharrean ezkerrerantz joango gara, Bakue ingururantz. Handik Etxezarreta eremuan dagoen Kortaburu tontorrera joango gara" azaldu du Besaide M.E.ko presidente Eñaut Iturbek. Mendiko botak jantzi nahi ez dituztenek, kalejiran joateko aukera izango. Gaiteroek alaituta 10:30ean abiatuko da kalejira, Biteritik ere.

Behin bertan, 11:30ean bertsolariak, haurrentzako jolasak eta ipuin kontaketak egingo dituzte. 12:00etan, hiru ataleko bisita gidatua, Jose Mari Velez de Mendizalekin, Naiara Corcuerarekin eta Antxon Zabaletarekin, eta ekitaldia amaitzeko Arrasate Musikaleko ikasleek zuzenekoa egingo dute, 13:00ean. 

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak