Lehena, harrera zerbitzua da. Herriko zerbitzuen berri emateko, beste entitate eta zerbitzuetara bideratzeko eta tramiteekin izan ditzaketen zalantza argitzeko balio du. Astean hiru egunez ematen dute zerbitzu hau: astelehenetan, 16:00-18:00; asteartetan, 10:30-12:30 eta asteazkenetan, 16:00-18:00.
Bigarrena Auzoko programa da, euskara inklusio tresna moduan lantzen duena; partekatzeko eta elkar ezagutzeko.
Eta hirugarrena euskarazko irakurketa saioak dira. Ipuinen bitartez haurrak euskarara hurbiltzea du helburu, gure hizkuntzarekin erlazionatzen hasteko modu "polit, erraz eta natural" bat. Interesdunek deitu 943 79 83 70 edo 651 70 79 telefonoetara.