Gipuzkoako bazkundeko batzorde exekutiboa Arrasaten izan da

Maialen Regueiro 2019ko urr. 9a, 10:08

Fagor Arrasaten egin du bilera Gipuzkoako bazkundeko batzorde exekutiboak eta bertan izan dira Aseconsa Aholkularia, Jose Lazpiur Eraikuntza Mekanikoak, Algeposa Zamaketariak, Irizar Forjak, Marpe Decorazioa, Quimatryxek, Salva Industriale, Muguerza Igogailuak, Gipuzkoako Arcelor Mittal, Gipuzkoako Zerbitzu Estazioa eta Kutxa Banku Fundazioa enpresako kideak.

Batzar hau urtean behin egiten du batzordeak eta aurten, Fagor Arrasatek hainbat enpresa gonbidatu ditu bere egoitzara. Batzorde honen legealdia urtarrilean hasi zen eta 2022an amaituko da, Fagor Arrasate aurten gehitu delarik. Enpresa honekin batera 48 dira Gipuzkoako bazkundeko osoko bilkura osatzen duten enpresak eta beraien helburua da, Gipuzkoako sektore ekonomiko guztiak ordezkatzea eta lurraldearen lehiakortasuna indartzea.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak