2019an 2.666 metro koadro pareta garbitu ditu Udalak pintaketak ezabatzeko

Xabi Gorostidi 2019ko urr. 9a, 09:45

Lan horien kostua 25.492,73 eurokoa izan dela jakinarazi dute, "jolas parke baten konponketaren gastuen pare". Maritxu Kajoi bezperan egindako azken pintaketen harira eman du datua Udal Gobernuak, eta hauek "herriko ondare historikoa kaltetzen" dutela gaineratu. "Aski da, guztiona dugun ondarea ez ezazue behin eta berriz kaltetu".

Hona hemen Udal Gobernuak helarazitako oharra, bere osotasunean:

"Pintaketak herriko ondare historikoa diren lekuetan egiten dira batez ere, erdi aroko alde zaharrean, Arbolapetako arkuan edota Kulturate bezalako eraikin publikoetan:

  • Herriko ondarea da herri bati balioa, izaera eta nortasuna ematen diona eta herritar guztiona da. Arrasaten, gure herria eta, beraz, gure ondarea zaindu ordez, zenbait pertsonek pintadak egiten dituzte jai edo data bereziren bat dagoen bakoitzean, herria eta guztiona den ondare hori kaltetuz.
  • Aurten, dagoeneko, 2.666 metro karratu pareta garbitu ditu Arrasateko Udalak eta horretan 25.492,73 euro gastatu dira, adibidez, haur jolas parke baten konponketari dagokion kostua.
  • Arbolapetako arkua, gure ondare historikoaren parte garrantzitsua, orain gutxi berritu da eta dagoeneko askotan jasan ditu pintaketak. Baita Kulturatek edota gune historikoak ere eta hainbat saltokik ere.
  • Ez da zilegi horrelako ekintzak behin eta berriz errepikatzea, are gutxiago, gaur egun mezuak edota adierazpenak egiteko medio eta espazio desberdinak daudela kontuan hartuta: adierazpen panelak, pankartak jartzeko espazioak, sare sozialak, komunikabideak. Azkenean, Arrasatek eta bereziki arrasatearrok ordaindu behar ditugu gutxi batzuk sortutako kalteak.
  • Arrasateko Udalak hurrengo mezua helarazi nahi die pintaketen egileei: ASKI DA, GUZTIONA DUGUN ONDAREA EZ EZAZUE BEHIN ETA BERRIZ KALTETU.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak