Garaipenaren olatuan jarraitzen du Mondragon Unibertsitateak, oraingoan ligan (76-65)

Mireia Bikuña 2019ko urr. 6a, 20:49
Andoni Arantzabal saskiratzeko gertu.

Kopa txapelketa irabazi ostean, EBA mailako denboraldia irabazten hasi du Iñaki Ogararen taldeak. Puntu garrantzitsuak izan dira. Are gehiago aurkaria nor izan den ikusita: iaz liga txapelketa irabazi zuen Ardoi Megacalzado taldea. "Kopan antzera, minutu erabakigarrietan ondo irakurri dugu partidua eta puntuak etxean geratu dira", esan du Iñaki Ogarak.

Lehen zatia oso gogorra eta parekatua izan da. MU-k lan ona egin du defentsan, eta errebote asko hartu ditu. Erasoko lana zailagoa izan da etxekoendako. Ardoik asko moteldu du jokoa, eta horrek kalte egin die arrasatearrei.

Hirugarren laurdenean hamar puntuko aldea lortu du MU-k, baina Ardoik ez du amore eman, eta bi puntura hurbildu da, minutu on batzuk jokatu ostean. Une horretan, arrasatearrek euren nortasuna atera dute. Partidua ondo irakurri, jaurtiketa aukera ona egin eta berriro zabaldu dute abantaila markagailuan. "Eskerrak bolada txarra oso motza izan den. Oso inportante da liga txapelketa irabazten hastea, eta are gehiago, holako talde baten kontra", esan du Ogarak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak