Bigarren zatian joan zaio partidua Ford Mugarriri (22-27)

Mireia Bikuña 2019ko urr. 6a, 19:53
Garikoitz Zabala jaurtiketa egiten.

Bi goleko errenta (11-9) eta partiduaren kontrola eduki ditu taldea arrasatearrak, baina atsedenera markagailuan atzetik heldu dira. Bigarren zatian ez dira gai izan lehiari buelta emateko, eta Corazonistasen kontra galdu dute. "Esperientzia handia dute gasteiztarrek. Defentsa sendoa egiten dute, eta guk ez dugu asmatu erasoan", esan du Josu Herrerok.

Txapelketako lehenengo bi partiduak irabazita, gogotsu hasi du partidua Ford Mugarrik. Aurrean, Corazonistas taldea. Talde indartsua. Esperientziaduna, eta gauzak ondo egiten badu, sailkapenaren goiko lekuetan egongo dena. Bada, hori dana kontuan hartuta, arrasatearren estu hartu du Gasteizko taldea. Markagailuan agintzen eta jokoan ere bai. Lehen zatiko azken minutuetara arte. Orduan, bi jokalari egotzi ditu epaileak, eta hainbat minutuz, lau jokalarirekin egon da etxeko taldea. Abantaila hori baliatuta, aurretik ipini da Corazonistas, aldageletarako bidea hartu aurretik: 14-15.

Bigarren zatia oso bestelakoa izan da. Ford Mugarrik indarra galdu du. Erasoan arazo handiak izan dituzte jokaldi garbiak egiteko. Bereziki, gasteiztarrek defentsa aldatu dutenean. Jokalari bat aurreratu dute, eta horrekin, arrasatearren aukera guztiak zapuztu dituzte. "Abantaila hartzen duenean, talde indartsua da. Badaki aldeko markagailuarekin jokatzen, eta gaur erakutsi dute. Galdu egin dugu, bai; baina iaz ez genuen lehen garaipena lortu seigarren jardunaldira arte. Aurten, hirutik bi irabazi ditugu", azaldu du Herrerok.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak