Hyundai Oarso Car-en erakusketa berria Arrasaten

Goiena 2019ko urr. 4a, 08:23

Hyundai Oarso Car-ek instalazio berria zabaldu zuen asteazkenean Arrasaten, San Andres kaleko seigarren zenbakian, hain zuzen.

Ekitaldian  izan ziren, Luis Mujika eta Antxon Vertiz jabeak, Jon Tolaretxipi, Grupo Easo Motor-eko Zuzendari Orokorra, eta Koldo Biurrun, Hyundai Oarso Car-eko Zuzendari Komertziala. Hyundai Oarso Car-eko langile eta bezeroek ere erakusketa berria ezagutzen izan ziren. Pedro Fuster eta Jose Miguel De la Peña Hyundai Motor-eko zuzendariak ere Madriletik gerturatu ziren ospakizunera.

Hyundai Kona auto berria

Gonbidatuek Hyundai KONA hibrido elektriko berria ezagutu zuten, Hyundai-k atera duen azken modeloa. Ekitaldia koktel batekin itxi zen. Gainera, Arrasateko irekiera ospatzeko, datorren egunetan, bezeroek %40ko deskontuak izango dituzte Hyundai berria erostean.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak