Orain arte zinema dokumentalaren munduan inoiz landu ez den gai bati heltzen dio lan honek: cross-dressing edo trabesti praktikari.
En Femme dokumentalaren bidez, zuzendariaren asmoa izan da garatzea aitortza eremu bat, cross-dressing praktikatzen duten pertsonena eta trans komunitatearena, laguntza sare bat indartze aldera LGBTIetc komunitatearen, gizarte agenteen eta erakundeen eta gainerako herritarren artean. Horrela, sentsibilizatu nahi da genero indarkeriei buruz, homobiari eta transfobiari buruz, pertsona gutzien eskubideak guztiz aitortu daitezen laguntzeko eta estigmaz eta indarkeriaz libre dagoen bizitza baten alde egiteko. Batez ere, helburua izan da herritarrei ohartaraztea zelako ondorioak sortzen diren identitate zorrotzak ezarriz gero pertsonen garapen integralean.